'Toxikorik gabeko bizitza' saioa, gaur

Kronika - Erredakzioa 2023ko eka. 22a, 00:00

Gaur, Toxikorik gabeko bizitza saioa eskainiko dute goizeko 09:30etan Hernaniko AEKn. Higiene produktuek eta garbikariek, besteak beste, gure gorputzean dituzten eraginak ikusiko dituzte eta produktu horiek nola ekidin ditzakegun ikasiko dute. Horrez gain, botikin naturala izateko aholkuak emango dituzte eta produktuen etiketak irakurtzen ikasiko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!