Eneko Portillo eta Aaron Fernández, txapeldun

Kronika - Erredakzioa 2023ko eka. 22a, 00:00

Azpitxapeldun eta txapeldun geratu ziren bikoteak Zurriolan.

19 urtez azpiko Gipuzkoako Hondartza bolei txapelketa irabazi dute, Jokin González eta Manex Martín taldekide hernaniarren aurka. 

Eneko Portillo eta Aaron Fernández bikote hernaniarra Gipuzkoako txapeldun izan dira, 19 urtez azpiko hondartza boleian. Finalean beste bikote hernaniar bat gainditu zuten, Jokin González eta Manex Martinek osatutakoa. Finala oso gogorra izan zen bi taldeen artean. Azkenean, Eneko eta Aaron nagusitu ziren Donostiako Zurriola hondartzan. 

 

Larraitz Lujanbio eta Ainhitze Oyarbide ere, azpitxapeldun

Neska hernaniarrak ere bikain aritu ziren. Larraitz Lujanbio eta Ainhitze Oyarbide azpitxapeldun izan ziren Ostadarreko bikotearen aurka finala galdu eta gero. Hemen ere, final estua eta gogorra ikusi zen. 

Hondartzako txapelketak egun osoan zehar jokatzen dira kanporaketetan eta beraz, azken partiduetara iristea ez da erraza eta lan haundia eskatzen du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!