Tokiko Go­ber­nu Batzordean EH Bilduk lau kide izango ditu

Kronika - Erredakzioa 2023ko eka. 22a, 00:00

Lau alkateorde izango dira orden honetan hurrengo lau urteetan: Itsaso Lekuona, Patxi Ibarguren, Ainara Atorrasagasti eta Aitor Lukas.

Aurreko larunbatean Udal korporazio berria osatu ondoren, asteartean egin zuten, legegintzaldi berriko aurreneko Plenoa. Eta bertan zehaztu zituzten, batetik, Tokiko Go­ber­nu Batzordea osatuko duten ki­­deak; bestetik, talde politikoak eta bozeramaileak; eta azkenik, sail bakoitzeko arduradun izango diren zinegotziak, besteak beste.

Hori horrela, Tokiko Go­ber­nu Batzordeko kide izendatu zituzten, EH Bilduko lau zinegotzi: Itsaso Lekuona, Patxi Ibarguren, Ainara Atorrasagati eta Aitor Lukas; EAJko Andoni Amonarraiz; PSE-EEko Ricardo Crespo; eta Elkarrekin Podemoseko Lurdes López. EH Bilduko laurak izango dira, gainera, orden horretan, Xabier Ler­txun­di  alkatearen alkateorde.

 

EH Bilduko zinegotziak, sailetako arduradun

Segidan izendatu eta erabaki zituzten, sailetako arduradun izango diren zinegotziak. Itsaso Lekuona izango da Kulturartekotasun, Lankidetza eta Berdintasuna arduraduna. Patxi Ibargurenek, berriz, Tokiko Garapena, Turismoa eta Merkataritza arduradun izaten jarraituko du. Oier Agirresarobe izango da Euskara, Hezkuntza, Partehartzea eta Etxebizitza arduradun. Aitor Lukas izango da Gazteria arduradun. 

Udalbatzarraren batzordeak sortu zituzten orain arte bezala. PSE-EE abstenitu zen eta beste talde guztiek alde bozkatu zuten. 

Batzordeetan parte hartzeko proportzionaltasuna ere erabaki zuten Plenoan. Batzorde Informatzaileetan, EH Bilduko lau zinegotzi izango dira, EAJko bi, eta PSE-EEko eta Elkarrekin Podemos bana.

Kontratazio mahaiaren eratzeaneta kideen izendapenetan Xabier Lertxundi eta hiru teknikari izango dira. Podemos abstenitu egin zen eta beste talde guztiak alde bozkatu zuten.

Udalbatzarren ordezkariak izendatu ziren erakunde, elkarte eta sozietate ezberdinetan. EAJ abstenitu egin zen eta beste talde guztiek alde bozkatu zuten.

Plenoak orain arte bezala hilabeteko azken astearteetan izango dira arratsaldeko 18:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!