Oreka TX taldearen ikuskizun ibiltaria ostiralera aldatu dute

Kronika - Erredakzioa 2023ko eka. 21a, 11:09

Norbaitek joaterik ezingo balu Chillida Lekura,  Biterin jakinarazi eta dirua itzuliko zaio.

Gaurko eguraldi iragarpenaren ondorioz, Oreka TX taldearen ikuskizun ibiltaria etzi ekainaren 23an, ostiralean izango da.

Chillida Lekuk Udako solstizioa ospatzeko antolaturiko emanaldian, Oreka TX taldearekin batera artista talde haundi batek parte hartuko du. Hala nola, Amaia Elizaran dantzaria, Janire Etxaberen dantza bertikalak, Iban Nikolai (didgeridoo), Gorka Hermosa (akordeoia),  Xabi Zeberio (Alos Quartet) musikaria eta Thierry Biscary eta Nahia Zubeldiaren ahotsekin batuko
dira.

Eguraldi txarra iragarria dagoenez beste data bat jarri behar izan dute eta artista guzti hauen agendak koordinatu ondoren, ekainaren 23an izango da.  Norbaitek joaterik ezingo balu,  Biterin jakinarazi eta dirua itzuliko zaio.

Azkenik, gogoratu emanaldia ikustera joateko autobusa izango dela ekainaren 23an arratsaldeko 19':5tan Atsegindegiko autobus geltokitik. Orain arte izena eman ez dutenak oraindik garaiz daude.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!