Espainiako Gerra zibilaren 70. urteurrena oroitzeko Tilosetako kioskoan mural bat jarri zen, hain zuzen, faxistek eraginda, Hernanik airetik, lurretik eta itsasotik jasan zituen bonbardaketei buruzkoa.
Memoria historikoaren mural horrek Hernanin faxismoari kontra egiteko borroka irudikatzen zuen, eta ezabatua izan da Joxepa Zubeldia bertsolariari buruzko beste bat margotzeko.
Beharrezkoa iruditzen zait emakume borrokalari bat gogoratzea, omentzea eta berari buruzko mural bat margotzea, garai hartako emakume langileen eskubideen alde kultura arma gisa erabili baitzuen.
Dagoeneko baden memoria bat beste memoria batek ezabatzea ez da nire ustez erabaki zuzena. Joxeparen murala Hernaniko beste leku batean margotzea proposatu zitekeen edo bestela, gerra zibilaren 70. urteurreneko muralaren kopia bat herrian beste nonbait margotu.