Bihar, hilak 22, Toxikorik gabeko bizitza saioa eskainiko dute goizeko 09:30etan Hernaniko AEKn. Higiene produktuek eta garbikariek, besteak beste, gure gorputzean dituzten eraginak ikusiko dituzte eta produktu horiek nola ekidin ditzakegun ikasiko dute. Horrez gain, botikin naturala izateko aholkuak emango dituzte eta produktuen etiketak irakurtzen ikasiko dute.