Gaur arte izena emateko epea, tiro lehiaketan

Kronika - Erredakzioa 2023ko eka. 21a, 00:00

Urtero bezala, Miguel Olloren oroimenezko Haurren Tiro Lehiaketa antolatu du Txantxangorri elkarteak, San Joan jaien aurreneko egunerako, ekainaren 23rako. Elkarteko lorategian izango da, 17:00etatik 19:00etara; eta parte hartu nahi dutenek, gaur arte daukate izena emateko aukera. Horretarako, Txantxangorriko kanpoaldean jarri dute zerrenda, bulegoaren ondoan. 2007 urtean edo lehenago jaiotako haur guztiek hartu dezakete parte. Lehiaketaren ondoren, tiraldi guztiak amaituta, sari banaketa egingo dute lorategian bertan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!