Ramos-Zubimendi, Hernández-Murgiondo, Ane-Iñaki Kerejeta eta Irati-Alaitz, txapeldun

Kronika - Erredakzioa 2023ko eka. 20a, 00:00

Iñaki Kerejeta eta Ane Kerejeta.

Tilos 7 Pasako finalak jokatu ziren pasa den larunbatean eta faboritoek ez zuten huts egin.

Faboritoak gailendu ziren larunbatean Tilos 7 Pasa txapelketako finaletan. Lau mailetako finalak jokatu ziren eta lehenengo mailan, berriz ere, Ramos eta Zubimendi nagusitu ziren finalean, Arizmendiri eta Indari, 22-15 irabazita. Nesken mailan, Iratik eta Alaitzek jantzi zuten txapela, Saralegiri eta Tolaretxipiri 22-7 irabazita. Txapelketa herrikoian, Ane Kerejeta eta Iñaki Kerejeta gailendu ziren, 22-14, Mendizabalen eta Artetxeren kontra. Azkenik, bigarren mailako txapelketan Hernández eta Murgiondok tanto batengatik, 22-21, irabazi zuten Zumetaren eta Galarragaren kontra. 19-21 galtzen joan eta gero eman zioten buelta finalari.

 

Ramos eta Zubimendi.
 
Irati eta Alaitz.
 
Iñaki Kerejeta eta Ane Kerejeta.
 
Hernández eta Murgiondo.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!