Asiskoren solasaldia, etzi Tripontzin

Kronika - Erredakzioa 2023ko eka. 20a, 00:00

Asisko Urmenetak solasaldia eskainiko du etzi, ostegunean, Tripontzin 19:00etatik aurrera. Asisko, irudigile eta komikigile nafarrak Amaiur liburua argitaratu zuen pasa den urtean. Gazteluaren defentsaren 500 urte bete ziren pasa den urtean eta hori aitzakia hartuta argitaratu zuen liburua Asiskok. Amaiurko gudaren inguruko solasaldia izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!