'Maialen'ek sentsazio onekin amaitu du asteburua zazpigarren postuekin

Kronika - Erredakzioa 2023ko eka. 20a, 00:00

Donibane Lohitzunen eta Hernaniko banderan baikor izateko hobekuntza izan du traineruak.

Maialen traineruak asteburuan hasi du aurtengo denboraldia ETE Ligan. Baikor izateko ondorioak atera dituzte, nahiz eta zazpigarren, azkenaurreko postuetan amaitu bi estropadetan. 

Donibane Lohitzunen eta Pasaian jokatu zen Hernaniko banderan Portugalete izan zuten atzetik eta Ondarroa aurretik. Hernaniarrek gertu izan zuten traineru ondarrutarra; hamabi eta bi segundura, hurrenez hurren. Hobetzeko tarte haundia dute hernaniarrek eta denboraldian zehar gora egin dezakete. Zarautz eta Astillero ere ez daude urruti. Beraz, ilusioarekin ekingo diote datozen erronkeri.

 

Zumaia eta Kaiku, garaile

Donibane Lohitzunen Zumaiako traineruak irabazi zuen eta igandean, Hernaniko banderan, Kaiku izan zen garaile.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!