Edizio borobila zuen Palankarien probak, 50garrena, igandean Hernaniko atletismo pistan. Zazpi atletak hartu zuten parte, eta Mikel Arbona Calzadak egin zuen jaurtiketa luzeena, 34,38 metrokoa. Berak irabazi zuen gizonezkoen proba, Fernando Dublang Jimenezen aurretik (31,77 metro).
Emakumezkoetan, berriz, Amaia Dublang Jimenez nagusitu zen, 23,26 metroko jaurtiketarekin. Elena Cortes Artola izan zen bigarren (9,63 metro), eta Maika Moreda Artola hirugarren (6,73 metro).
Eta 60 urtetik gorakoetan, Andoni Markiegi Amondarain nagusitu zen, 23,45 metroko jaurtiketarekin, Fernando Dublang Sagastumeren aurretik (13,53 metro).