Helena Cancelo Rojo argazkilari hernaniarrak irabazi du Marina Alta Edoskitze Argazki Lehiaketa entzutetsuaren 27garren edizioa. Alacanteko Denia hirian jaso du saria. Argazkilaritzaren bitartez gizartean «edoskitzea normalizatzea eta ikusaraztea» da lehiaketaren helburua, eta epaimahaiak aho batez aukeratu du Canceloren argazkia, «samurtasunez eta sentiberatasunez beteriko irudia» izanik.
Ama baten eta bere haurraren arteko lotura «xalo eta maitakorra» erakusten du argazkiak, «ikuslea une intimo batean murgilduz». Gainera, «aitaren maitasun begirada» ere islatzen da irudian.
Ez da gai arrotza edoskitzearekin lotutako argazkilaritzarena, Helena Cancelorentzat. Izan ere, «familiarekin zerikusia duen guztian» jartzen du arreta hernaniarrak, «zaintzari eta ama izateak emakume bati dakarkion eraldaketari balio berezia emanez». Bere webgunean (helenacancelo.com) dauzka ikusgai argazki horietako asko, eta baita saritu berri dutena ere. Honakoa, hain juxtu: