Udal korporazioa berrituta, alkate makila jaso du Xabier Lertxundik berriro

Kronika - Erredakzioa 2023ko eka. 17a, 16:33

EH Bilduko 11 hautetsien botoa jaso du alkateak, eta boto zuriak izan dira gainerako 10ak. Lepo bete da udaletxeko pleno aretoa.

Gaur eguerdian osatu du 2023-2027 legegintzaldirako udal korporazio berria, Hernaniko Udalak. Lepo bete da udaletxeko pleno aretoa, hautetsiei eta alkateari babesa erakusteko: Xabier Lertxundi Asteasuinzarra izango da alkate, beste lau urterako. Bera izan da alkatetzarako aurkeztutako hautagai bakarra, eta EH Bilduko 11 hautetsien babesa jaso du Lertxundik. Boto zuriak izan dira gainerako 10 botoak. Hori horrela, alkate makila hartu du, aurreko lau urteetan ere alkate izan denak, bertaratuen txalo artean.






Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!