«Ekainaren 7an etxegabetze bat eman zen gure bizitokiaren aurrean»

Kronika - Erredakzioa 2023ko eka. 17a, 00:00

Ekainaren 7an etxegabetze bat eman zen gure bizitokiaren aurrean. Emakume batek bere babeslekua galdu zuen, arrazoi ekonomikoengatik ordaindu ezin zuena. Instituzioek eskainitako alternatibak bere beharretara egokitzen ez zirenez ukatu egin zituen.

Espekulazioak, etxebizitzen prezio neurrigabeak, soldata baxuak edota lan faltak egunero eramaten ditu milaka familia kale-egoeran bizitzera (gure bizilaguna bezala).

Kasu honek, egunero ematen diren beste zenbait kasuk bezala, frogatzen du etxebizitza izateko eskubidea paper errea dela. Eta eskubide hori betetzen ez denean ez dugu besterik kalean borrokatzea baino. Gainera, Euskal Herrian nahikoa esperientzia daukagu gure eskubideak nola defendatu behar diren jakiteko. Etxebizitza Sindikatuak horixe egin du.

Hilabeteetan zehar forma guztietan konponbidea bilatzen aritu ostean, borroka kalera eraman dute.

Egia da sindikatuagatik ez balitz egun, emakume horrek ez lukeela teilaperik izango. Horrela, ezin da Etxebizitza Sindikatua bezalako mugimenduen aurkako kriminalizazio saiakera ulertu. Etxebizitza eskubidea defendatze hutsagatik gainera.

Ez al genuke batuta egon behar eskubide guztien (baita etxebizitza eskubidearen) alde?

 

Oskar Cadenas eta
Encarni Leon
Elkano kaleko bizilagunak

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!