‘Gurutzeta X Txuleta’ sagardotegiak parrilla eta karta berria ditu

Kronika - Erredakzioa 2023ko eka. 17a, 00:00

Gurutzeta eta Txuletaren arteko fusioak sortu du Gurutzeta X Txuleta. Parrilla ere berritu dute

‘Gurutzeta’ sagardotegiak ibilbide berriari ekin dio aurten, Donostiako ‘Txuleta’ jatetxeakin batera. Biak batu dira sagardotegia urte osoan irekitzeko, izen berri baten pean nork hoberen dakiena egiteko: ‘Gurutzeta x Txuleta’. Hala, Parte Zaharreko tabernak sagardotegiaren sukaldea gidatzen du egun. ‘Gurutzetak’, ordea, sagardoa egiten, botilaratzen eta banatzen jarraitu du. Biak bat.

Ander Esarte Txuletako jabearen hitzetan, «oso pozik gaude bezeroen erantzunarekin. Parrilla handi bat jarri dugu arraina eta haragia prestatzeko, eta kartan plater berriak sartzen ari gara, besteak beste, txerrikumea, txuleta-albondigak, zapoa, bakailaoa pil-pil eran eta ajoarrieroa. Baita garaiko produktuak ere: piperminak, esaterako. Noski, sagardotegi-menu tradizionala eta txotxa mantenduko ditugu beti».

Uztarketa berritzaile honek zenbait menu eskaintzen ditu, beti euskal gastronomia-tradizionalean oinarrituta: «Bezeroa Txuletan bezain gustura egongo da orain sagardotegian, jatetxean bi hamarkadako eskarmentua baitugu. Gainera, jende guztiarentzat zerbait eskaintzen saiatu gara, bai sagardotegi tradizionala maite duenarentzat, bai giro ezberdin batean ondo jan nahi duenarentzat. 

Hori gutxi ez eta upategi itzela du sagardoegiak: «Primerakoa da urtemugak, ezkontzak, lagun arteko bazkari ederrak egiteko», dio Ander Esartek.


San Juanetarako menuak

Sagardotegiak zenbait menu prestatu ditu hernaniar ororentzat sasoi honetan: «Hainbat prezioko menuak ditugu jaietan ere gustura bazkalduta edo afalduta parrandara joateko. Egun politak dira lagun artean, bikotekidearekin edo familiarekin bazkaltzeko», azpimarratu du Ander Esartek.

Jose Angel Goñi Gurutzetako burua ere pozik da oso: «Erretiroa hartzekotan nengoen eta aukera polit hau suertatu zitzaigun sagardotegiarekin jarraitzeko; modernotasun ukitua emanda, baina beti ere tradizioa mantenduta». Txuletako Esarte haratago doa: «Ez dut uste orain arte Donostian errotutako jatetxe baten eta belaunaldi ugariko sagardotegi baten artean horrelako loturarik egon denik. Probatu nahi genuen zerbait berria da, abentura gastronomiko bat zerbait desberdina sortzeko asmoz».

Biek argi dute lehengaien kalitateari eta prezio egokia izango direla ezaugarriak: «Sukaldaritza tradizionala dugu, bertako lehengaiak erabilita eta salneurri egokian beti, edozeinek gustura bazkal dezan plater bat edo menu oso bat janda».

 

TILOS MENUA (26 euro)

Txuleta-kroketak
Ajoarrieroa, arrautza frijituekin
Ukondoa goarnizioarekin
Ardi-arrozesnea eta sagardoa

 

ATSEGINDEGI MENUA (31 euro)

Txuleta-kroketak
Bakailao-tortilla
Txuleta
Ardi-arrozesnea eta sagardoa

ATZIETA MENUA (36,90 euro)

Txuleta-kroketak
Bakailao-tortilla
Bakailao frijitua edo pil-pil eran
Txuleta
Ardi-arrozesnea eta sagardoa

 

GALARRETA MENUA (40,90 euro)

Txuleta-kroketak
Hegalabur-tartarra
Ajoarrieroa, arrautza frijituekin
Txuleta
Ardi-arrozesnea eta sagardoa

 

KARDABERAZ MENUA
(46 euro: 3 eta 6 pertsona bitartean)

Txuleta-kroketak
Bakailao-tortilla
Bakailao frijitua edo pil-pil eran
Ukondoa goarnizioarekin
Ardi-arrozesnea eta sagardoa

KARKABA MENUA (51 euro)

Txuleta-kroketak
Entsalada mistoa
Zapoa parrillan (2 lagun)
Txuleta
Ardi-arrozesnea eta sagardoa

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!