Pasa den astean jaso zuen Juul Saria Ainara Azpiazu 'Axpi' hernaniarrak, Etxarri Aranatzen. Idazle modura jaso du saria oraingoan, 'Basoan barna' liburuarengatik, txikienen kategorian. Pozarren jaso zuen saria 'Axpi'k, eta Faustino Azkorbe eskultorearen pieza bat eman zioten garaikur gisa.
Sari banaketa eguna ez zaio berehalakoan ahaztuko hernaniarrari. Izan ere, Jon Barbarin artistak tximuz jantzita egindako antzezpenean, publikotik hartu zuen eta dantzan aritu ziren oholtzan; sari banaketako momentu xelebreenetako batean.