Talentudun eta San Joan finalak, gaur

Kronika - Erredakzioa 2023ko eka. 17a, 00:00

Ekhi Osesek Villabonan jokatuko du Gipuzkoako Talentudun finala eta bederatzi gehiago izango dira Hernanin.

Gipuzkoako Talentudun txapelketako hamaika final jokatuko dira gaur Villabonan, 17:00etatik aurrera eta CD Hernaniko Ekhi Oses infantilak finala jokatuko du Etxanizen (Azkoitia) aurka. Partidu hau klasiko bat bihurtzen ari da, hau izango baita hirugarren finala elkarren artean jokatzen dutena denboraldi hontan. Pelotari hernaniarrak txapelketako 6 partidak irabazi ditu, baita bere aurkariak ere, eta final parekatua espero da.

Bestetik, Hernaniko frontoian San Joan txapelketako finalak jokatuko dira gaur, 17:00etan. Bederatzi kategoriatan jokatu da eta C.D. Hernaniko 73 pelotarik parte hartu dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!