Peru Alfaro hernaniarrak, beste behin, lasterketa oso ona osatu zuen Zarauzko triatloian eta seigarren amaitu zuen. Pasa den urteko arantza atera zuen. Alfaro podiumeko lehian izan zen denbora guztian. Uretatik hirugarren irten zen eta bizikletako tartea eta gero bosgarren postuan zen, hirugarrenarengandik oso gertu. Azkenean, Eneko Llanosek eta Gonzalo Fuentesek pasa zuten korrika eta berak Guillem Rojas aurreratu zuen seigarren postuan amaituz. Eliteko triatloian oraindik ere sasoi dabil Alfaro nazioarteko lasterkari onenekin lehiatuz.