Lur Oconek pasa den larunbatean partaidetza askeko lasterketa irabazi zuen Ordizian 1.500 metro oZtopoak proban. Oconen denbora 4.42.37 izan zen.
Hurrengo egunean, ekainaren 11n, Donostiako Zorroagako jardinetan XV. Belaunaldiarteko Krosean Zorroaga fundazioa lasterketak jokatu ziren. Infantil mailan Mikel Erdoziak bigarren amaitu zuen eta Hodei Aristegik, hirugarren.
Alebinetan, Ane ancho hirugarren izan zen bigarren urtekoen artean, eta alebin lehenengo urtekoen artean, Amaiur Arandilla izan zen bigarren.
Aurtengo edizioan Naroa Agirre, pertika jauziko txapeldun haundia omendu, zuten.