Unai Arregi Euskadiko txapeldun irten zen maiatzaren amaieran, Euskadiko moto klasikoen txapelketan. Los Arcosen jokatu zen eta bi hernaniar izan ziren bertan parte-hartzen: Unai Arregi eta Aitor Olalla.
Irteera ona egin zuten bi hernaniarrek eta lehenengo bueltatik aurrekoen lehian ibili ziren erritmo oso onean. Bi bueltaren faltan Jordi Espuña zihoan lehenengo postuan Euskadiko partehartzaileen artean, baina erori egin zen. Itzuli berdinean, Aitor Olalla hernaniarrak lasterketa bertan behera utzi behar izan zuen arazo fisikoengatik. Aitorren atzetik Unai Arregi zihoan eta gertaera horiek posible egin zuten Unai Arregi Euskadiko txapeldun izatea. Ipar zonaldeko laugarren postuan sailkatu zen eta bere atzetik Rafa Uranga sartu zen Euskadiko azpitxapeldun. Espainia osoko pilotuekin neurtu zituzten indarrak, legends txapelketarako baliagarria baitzen.