Arraun denboraldiko ETE Liga gaur hasiko da Donibane Lohitzunen eta bertan parte hartuko du Maialen traineruak. 15:15etan hasiko da estropada eta zortzi traineruk hartuko dute parte: Hernanik, Astillerok, Deustok, Kaikuk, Ondarroak, Portugaletek, Zarautzek eta Zumaiak.
Lehenengo estropadak traineru bakoitzaren maila erakutsiko du, baina zale hernaniarrak bigarren estropadaren zain egongo dira.
Etxeko estropada beti da berezia
Bigarren estropada hori bihar jokatuko da 11:30etatik aurrera eta Hernaniko Bandera izango da. Beraz, Maialen traineruarentzat etxeko estropada izango da. Hernaniko bigarren bandera antolatuko da hiru luzera eta bi ziabogatara. Ostegunean aurkeztu zuten taldea Tilosetan eta ilusio haundiarekin hasiko dute traineru denboraldia, zaila izan den negua eta udaberri bat pasa eta gero. Entrenatzaile aldaketa izan da denboraldi erdian eta aurten Asier Ocon izango da entrenatzailea.