DBHko gazteei zuzendutako udalekuak dira, eta uztailaren 17tik 28ra egingo dituzte. Bertan gaztetxoek piragua saioak, BTT martxak eta eskalada ikastaroak egiteko aukera izango dute. Izena kaxkardi.com webgunean eman daiteke, eta gaurkoa izango da apuntatu ahal izateko azken eguna.