San Joan sua pizteko garaia heltzear dela iragartzeko, gaur eta bihar ahots eta melodia ederrek hartuko dute nagusitasuna. Izan ere, gaur eskainiko dute XXIII. Preludio Txikia, eta bihar, aldiz, XXVII. Preludioa.
Gaurkoan, beraz, herriko gaztetxoek ahotsek hartuko dute lekukoa; guztira 200 izango dira ikastoletako ikasleak, eta 100 musika eskolakoak. Atsegindegin eskainiko dute kontzertua, arratsaldeko 19:00etan hasita, eta 12 abestiz osatutako errepertorio eder bat prestatu dute, San Joan jaietako berotasuna ate joka dugula iragartzeko. Guzti hau, Amaia Aldalur Goikoetxearen, Iñaki Eguren Etxabegurenen, Maribel Insausti Arrizabalagaren eta Roberto Pacheco Garcíaren zuzendaritzapean izango da.
Preludio txikiari hasiera emango diote, Juan Mari Beltranen Sorgin Etxean abestiarekin; eta jarraian, Captain Crown abestiarekin herritarrak aho zabalik utziko dituzte. Horrez gain, ondorengo abestiak kantatuko dituzte lau haizeetara: Belaun txingoa, Arin bero, Gaztelugatxeko martxa, Sautrela, Abuela maitea, Nire gorputza da, Ametsetan, Hernaniko martxa eta Mendiriz mendi. Amaitzeko, ohi bezala, San Joan zortzikoarekin emango diote amaiera XXIII.Preludio Txikiari.
PRELUDIO TXIKIA
HERNANI 19:00
SORGIN ETXEAN
Juan Mari Beltran Argiñena
CAPTAIN CROWN
Nell Benjamin, Laurence O´Keefe
BELAUN TXINGOA
Herrikoia
Moldaketa: Iñaki Eguren
Etxabeguren
Ttarla dantza taldea
ARIN BERO
Oskorri
Moldaketa: Roberto Pacheco García
GAZTELUGATXEKO MARTXA
Kepa Junkera
Moldaketa: Roberto Pacheco García
SAUTRELA
Oskorri
Moldaketa: Iñaki Eguren
Etxabeguren
ABUELA MAITEA
En Tol Sarmiento
Moldaketa: Roberto Pacheco García
NIRE GORPUTZA DA
Kantu kolore
Moldaketa: Joxan Goikoetxea Maritxalar
AMETSETAN
En Tol Sarmiento
Moldaketa: Alvaro Díaz Urtasun
HERNANIKO MARTXA
Herrikoia
Moldaketa: Jon Artuzamonoa – Kerman Pérez
MENDIRIK MENDI
J. A. Erauskin
SAN JUAN ZORTZIKOA
Herrikoia
Moldaketa.: Torre-Muskiz kontea