Teknologiaren erabilera arduratsuari buruzko hitzaldia, gaur, udal aretoan

Kronika - Erredakzioa 2023ko eka. 15a, 00:00

Hernani Burujaberen telekomunikazio sektoreak eta EHKom kooperatibak antolatutako hitzaldia da. Mugikorrarekiko eta sare sozialekiko adikzio eta dependentzian zentratuko dira, batik bat. Horretarako, sare sozialetan eta psikologian aditu diren bi gonbidatu izango dira: Telmo Lazkano eta Maitane Ormazabal. Hitzaldia arratsaldeko 18:00etatik 19:00etara izango da, gaur bertan, Hernaniko Udaletxeko udal aretoan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!