'Eulizakuaren zarata' antzezlana eskainiko dute gaur, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2023ko eka. 15a, 00:00

Herritar talde batek sortua eta antzeztua, Eulizakuaren zarata obra eskainiko dute gaur, estreinakoz, Biteri kultur etxean. Arratsaldeko 20:30etan izango da, euskeraz; eta aldibereko itzulpena egingo dute gaztelerara eta zeinu hizkuntzara. Doakoa da sarrera, eta gonbidapenak eskuragarri daude Kulturarteko Plaza Feministan eta Kide tabernan. Hernaniar guztiak gonbidatu dituzte antzezlana ikustera, eta bertan aurkeztuko dituzten egoerei buruz hausnartzera. Indarkeria matxista dauka erdigune obrak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!