Emakumezkoen Traineru Elkartearen Ligan ariko da, aurten ere, Hernaniko Arraun Elkarteko Maialen trainerua. Asteburu honetan hasiko dute liga: larunbatean Donibane Lohizunen, eta igandean Pasai San Pedron, Hernanik antolatutakoa. Denboraldia hasi aurretik, trainerua osatuko duten arraunlariak eta arlo teknikoko partaideak aurkeztuko ditu taldeak, gaur arratsaldean; eta baita elkarteko gainerako kategorietako taldeak ere, batel denboraldi bikaina osatu dutenak. Zinkoenean egingo dute ekitaldia, 19:30etan hasita; eta bertaratzera gonbidatu dituzte herritar guztiak.