Furgobaratzak doako tailerra gaur, Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2023ko eka. 14a, 00:00

Hernaniko Baratze Parkera bisita egingo du gaur Furgobaratzak, eta doako tailerra eskainiko du bertan: gaixotasunei eta izurriei buruz ariko dira, 18:00etatik 19:30etara, ikasteko nola egin aurre baratzeko arazoei, eta zein produktu erabili horretarako. Aitziber Otegik eskainiko du tailerra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!