Motorrak bero-bero dituztela iritsiko dira aurtengo San Joanak, ekintza ugari tarteko

Kronika - Erredakzioa 2023ko eka. 14a, 00:00

Aurorek girotuko dituzte Hernaniko kaleak, igande goizean.

Ostiral honetan hasita eta jaien bezperara arte, 17 hitzordu jarri dituzte herriko eragileek, astebeteko epean giroa berotzen hasteko.

Ate joka dauzkagu San Joanak, eta ohi bezala, makina bat ekintza izango dira aurretik, jaietarako beroketa gisa. Aurtengoan, oso zabala izango da aurreko egunetako egitaraua, ostiral honetan hasita, jaien bezperara arte.

Denetik izango da, bost egunetan banatuta: xake topaketak, hartubol partiduak, preludio txikia eta nagusia, boxeoa, bola, aurorak, dantza emanaldiak, gimnasia erritmikoko erakustaldia, palankarien proba... Egingo ez dena Azeri Bila lasterketa izango da, 22 edizioren ondoren.

SAN JOAN JAIEN AURREKO EKINTZAK

EKAINAK 16, ostirala

17:00, Gerardo Plazaren Oroimenezko Xake Topaketa, haurrentzat, Atsegindegin.

17:00, Hartubol partiduak, kiroldegian: Hernani-Madril. Goiz Eguzkik antolatuta.

19:00, XXII. Preludio Txikia, Plazan. Euria eginez gero, Atsegindegin.

21:00, Hernani Sutan boxeo belada, kiroldegian. Sorabox elkartea.

EKAINAK 17, larunbata

09:00, Compack plater tiraketako Hernani Sari Nagusia, Hondarribian. Txantxangorri elkarteak antolatuta.

10:00, Emakumezkoen IV. San Joan Torneoa. Hernani Club Rugby Elkarteak antolatuta.

11:00, Hartubol partiduak, kiroldegian: Hernani-Madril.

17:00, Bola jokoa. Hernaniko Bola Txapelketaren lehenengo tiraldia, Ereñotzuko bolatokian.

17:30, 'Sunset in the Park' elektronika emanaldia, Ave Maria parkean. The Nord Tech elkartearen eskutik.

22:30, San Joan jaietako XXVI. Preludioa, Plazan. Euria eginez gero, Atsegindegin.

EKAINAK 18, igandea

08:00-14:00, Aurorak, Ozenki eta Umore Ona abesbatzekin.

09:00, Gimnasia erritmikoko ikasturte amaierako erakustaldia, kiroldegian.

10:30, Palankarien 50garren proba, Sagastialdeko atletismo pistan. Etxeberri elkartea.

11:00, Hartubol partiduak, kiroldegian: Hernani-Madril.

11:00, Gerardo Plazaren
Oroimenezko Xake Topaketa, Plaza Berrin.

EKAINAK 21, asteazkena

20:00, Udako solstizioa: Oreka TX taldearen 'Elkarrizketak' ema­naldi ibiltaria, Chillida Lekun.

EKAINAK 22, osteguna

19:30, 'Zazpiterditan Tilosetan', Ttarla dantza taldearen emanaldia, Tilosetan. Euria eginez gero, Atsegindegin.

 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!