June Ruiz Euskadiko txapeldun, 14 urterekin

Kronika - Erredakzioa 2023ko eka. 13a, 00:00

June Ruiz txapelketa batean.

Maila absolutoan irabazi du sablearekin.

June Ruiz Belategi hernaniarrak historia egin zuen ekaineko lehenengo astean Euskadiko esgrima txapelketan. Tiralari gaztea Euskadiko txapeldun izan zen sablean maila abosultoan, 14 urterekin. CD Fortunako kirolaria, Igor Otaegi maisuak eta Pablo Martinezek entrenatzen dute.

Donostiako Pio Baroja kiroldegian jokatutako txapelketan 15-10 irabazi zion finalean Mari Jose Padura faborito eta 2022ko txapeldun gipuzkoarrari. Oso final bizia izan zen, Junek lehen ukituetatik bideratu zuena.
Txapelak denboraldi bikaina borobiltzen du. Pasa den asteko garaipena, Espainiako M15 Txapelketako urreari (Madrilen irabazi berri zuen) eta maiatzaren 27an, Santanderren, jokatu zen Espainiako M17 Txapelketan lortutako brontzeari gehitzen zaio.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!