Esku pelotako ate irekiak, bihar eta ostegunean

Kronika - Erredakzioa 2023ko eka. 12a, 00:00

Ate irekien saioak antolatu ditu CD Hernaniko esku pelota sailak, 9 urtetik gorako neska-mutilentzat. Bihar egingo dute lehenengo saioa, eta ostegunean bigarrena. Biak arratsaldeko 15:30etatik 16:30etara izango dira, kiroldegiko frontoian. Klubetik neska eta mutil guztiei luzatu diete gonbitea probatzera joateko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!