Ikasturte amaierako kontzertuak, gaurtik

Kronika - Erredakzioa 2023ko eka. 12a, 00:00

Abesbatzakoen txanda izango da gaur, arratsaldeko 18:00etan, Milagrosan.

Bertan dago jada ikasturte amaiera, eta musikari gazteenei iritsi zaie urtean zehar egin duten lan guztia erakusteko momentua. Gaur arratsaldean hasiko dira 'Hernani' Musika Eskolako ikasturte amaierako kontzertuak. Gaurtik ekainaren 22ra arte ia egunero izango da musika eskolako ikasleen kontzertuekin gozatzeko aukera.

Abesbatzaren kontzertua izango da lehenengoa; Milagrosa aretoan eskainiko dute emanaldia, gaur, arratsaldeko 18:30etatik aurrera. Horrez gain, aste honetan hiru kontzertu gehiago izango dira, hirurak Biterin, arratsaldeko 18:30etan. Bihar alboka, txalaparta eta trikitixa entzun ahal izango dira; etzi txistua, dultzaina eta trikitixa; eta etzidamu tronpeta, klarinetea eta zeharkako txirula.

Datorren astean jarraipena izango du kontzertu zikloak, beste lau kontzerturekin. Ekainaren 19an, astelehenean, pianojoleen txanda izango da, 20an saxofoilariena, 21ean akordeoilariena eta biolinjoleena eta 22an gitarjoleena. Hauek ere Biterin, arratsaldeko 18:30etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!