Gaur jokatuko da XIII. Sagardoaren Txapelketako finala, Galarretan

Kronika - Erredakzioa 2023ko eka. 12a, 00:00

Argazkia: Maialen Andres

Urriza eta Martirena, Segurolaren eta Juanenearen aurka arituko dira. 18:00etan hasiko da jaialdia.

Arratsalde haundia izango da gaurkoa Galarretan. XIII. Sagardoaren Txapelketako finala jokatuko dute Urriza-Martirena (Alorrenea) eta Segurola-Juanenea (Bereziartua) bikoteek. 

Ostegunean egin zuten material hautaketa, eta denak ez ziren nahi bezain gustura atera bertatik. Hautaketa egiten lehenengoak Urriza eta Martirena izan ziren; pelota mantxoagoen bila joan ziren, eta pozik geratu ziren aukeratutako lau pelotekin. Txanponaren ifrentzua Segurolari eta Juaneneari egokitu zitzaien; pelota bixiak nahi zituen bikote urdinak, eta ez zituen topatu.

Finaleko gakoei buruz ere hitz egin zuten bi bikoteetako kideek. Aritz Juaneneak nabarmendu zuen Urrizari «ez diotela beldurrik izan behar», eta Ibai Martirenak «lehia estua» espero du. Arratsaldeko 18:00etan hasiko da jaialdia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!