Ahozko azterketetarako laguntza, Hernaniko Udal Euskaltegian

Kronika - Erredakzioa 2023ko eka. 11a, 00:00

HABEren edo IVAPen lehenengo deialdiko B1, B2 edo C1 mailara aurkezteko asmoa duten herritarrentzat laguntza saioa emango du Hernaniko Udal Euskaltegiak, hilaren 15ean. Egun horretan goizeko 10:00etatik 12:00etara eta 18:30etatik 20:30etara zabalik izango da euskaltegia. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!