Kurtso amaierako festak, Elizatxon eta Aratzen

Kronika - Erredakzioa 2023ko eka. 11a, 00:00

Ikasleen ekitaldiarekin hasi zuten festa Aratzen.

Ikasturtea amaitzear dago bailarako eskoletan eta ikastoletan, eta kurtso amaierako jaialdiak egiten hasi dira.

Atzo egin zituzten ospakizun ekitaldiak Aratzen eta Elizatxon, eta giro paregabean gozatu zuten antolatutako ekintza guztiekin, goizean hasi eta arratsaldera arte. Ikasleen dantza emanaldiak, musika, puzgarriak, zozketak eta otorduak izan ziren bi festetan.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!