Abesbatzaren kontzertua, bihar

Kronika - Erredakzioa 2023ko eka. 11a, 00:00

Urteroko ohiturari eutsiz, 'Hernani' Musika Eskola publikoko ikasleek ikasturte amaierako kontzertuak eskainiko dituzte ekainean zehar. Bihar izango da aurrenekoa, abesbatzaren eskutik; Milagrosan izango da kontzertua, eta 18:30etan hasita. Asteartean, berriz, albokak, txalapartak eta trikitixak hartuko dute lekukoa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!