Haur zaintza behar duten familiei zuzendutako zaintza zerbitzua, Doberak

Kronika - Erredakzioa 2023ko eka. 10a, 00:00

Ekainaren 29tik uztailaren 21era bitartean eskainiko du Dobera Euskara Elkarteak hartu zaintza zerbitzua, astelehenetik ostiralera bitartean.

Hernaniko Udaleku Irekiak hasi baino lehenago, Dobera Euskera Elkarteak haur zaintza behar duten familiei zuzendutako zerbitzua eskainiko du, goizetan. Doberak aditzera eman du eguneko lehen ordu hauetan, haurrak giro «euskaldun, goxo eta ludikoan» egongo direla, «eguna ahalik eta modu alaienean hasteko».

Zerbitzu hau ekainaren 29tik uztailaren 29ra eskainiko du zerbitzua Doberak, astelehenetik ostiralera bitartean. Goizeko 08:00etatik 09:30eak arte izango da zerbitzua, «familia bakoitzaren beharren arabera» aitortu du herriko euskara elkarteak. Begiraleak arduratuko dira haurrek Udalekuetara eramateaz. Eta Parte hartzaileak 3 eta 10 urte bitarteko haurrak dira.

Kuotei dagokienez, ohiko erabiltzaileek hileak 50 euro ordainduko dituzte, eta Doberako bazkide direnek, hilean 45 euro; anai arrebak apuntatuz gero, 10 euroko beherapena izango dute, hau da, hilean 40 euro ordainduko dute, eta Doberako bazkide direnek 35 euro; eta azkenik, aldizkako erabiltzaileentzat (egun solteak) zerbitzuak 10 euroko prezioa du, eguneko, eta Doberako bazkideek 8 euro. 

Horrez gain, zenbait baldintza ezarri ditu Doberak zerbitzua aurrera eraman ahal izateko; alde batetik, gutxieneko kopuru batek eman beharko du izena; eta bestetik, aldizkako zerbitzua behar izanez gero, guxtienez 24 orduko lehentasunarekin egin beharko du eskaera. Zerbitzua astelehenean behar izanez gero, aldiz , 72 orduko lehentasunarekin abistau beharko dute.

Ohiko erabiltzaileek, beraz, izena emateko aukera dute ekainaren 16ra arte dobera@dobera.eus helbidera idatzita, edota 662 406 692 telefonora deituta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!