Lur Oconek minima, Espainiakorako

Kronika - Erredakzioa 2023ko eka. 10a, 00:00

Sasoiko dabil Lur Ocon atleta hernaniarra, 16 urtez azpikoetan. Gipuzkoako Txapelketan, brontzezko domina kolkoratu zuen 1.000 metroko proban, 2:46,85 denborarekin; eta astebete lehenago, Espainiako Txapelketan aritzeko minima lortu zuen proba berean, 2:41,61 denborarekin. Gainera, alebin mailako kluben eta ikastetxeen arteko Gipuzkoako Txapelketan, hirugarren postua lortu zuen Hernaniko mutilen taldeak, Ortzi Moral, Adur San Emeterio, Ibon Kerejeta, Xuhar Hernandez eta Ekhi Galdosekin. Eta Gipuzkoako Txapelketa absolutuan, azkenik, zilarrezko domina lortu zuen Hernanik 4x400 metroko errelebo proban: 3:36,58 denbora egin zuten Iban Lertxundik, Mikel Camposek, Bogdan Maltsevek eta Hodei Sasiainek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!