Petritegik, Gipuzkoako sagardozale elkargune mitikoak, 1526an eraikitako baserri-dolarean du jatorria. Ia
bostehun urte geroago, Otaño familiaren hiru belaunaldik euskal sagardogintzaren kultura bizirik mantentzeko
konpromisoari eusten diote, garai berrietara egokituz.
Berrikuntzaren eta dibertsifikazioaren aldeko apustuaren emaitza dira egiten dituzten sagardo ugari: betikoak, ekologikoak, apardunak, sagar mota bakarrekoak, sagardo modernoak... 4 erreferentzia hauek aurkezten dizkizuegu, zalantzarik gabe, harrituko zaituztenak.

