Ekofeminismotik, besteak beste, gaur, Sagarretak

Kronika - Erredakzioa 2023ko eka. 9a, 00:00

Sagarreta Natur Taldeak antolatu ditu jardunaldiak.

Arratsaldeko 19:00etan hasiko da gaurko hitzaldi-saioa, Leokako labaderoan.

Maiatzaren 31n eman zien hasiera Sagarreta Natur Taldeak, Ingurumen Jardunaldiei. Ekainaren 11ra arte iraungo du jardunaldiak eta gaur, Leokako labaderoan dute hitzordua, arratsaldeko 19:00etan ekologia, feminismoa eta antropologiari buruzko irakurketa bat egingo dute. Ekologia, Feminismoa eta Antropologia Irakurketa taldearen eskutik izango da gaurko saioa, Hernaniko Kale Literatura taldearekin elkarlanean. 

Ingurumen Jardunaldiak igandean emango dira amaitutzat, Aranon. Mendi ibilaldia eginen dute, Mandoegi makrozentral eolikoaren proiektuak eragindako lurretara bisita eginez, 09:00etan hasita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!