«Horrelako erasoak azkar ikertu behar dira», azaldu du Podemosek

Kronika - Erredakzioa 2023ko eka. 9a, 00:00

Podemos «ulergaitz» agertu da, eta ondorengoak aipatu ditu, besteak beste: «ez dugu ulertzen zergatik Udalak ez zituen ikerketaren esku jarri irudiak».

Podemosek jakinarazi du 2019garren urtean, Hernaniko emakume bat hurbildu zitzaiela «udaleko langile batek eraso fisikoa» egin ziola salatuz. Hori horrela, Podemosek aitortu du euren partetik arreta eta aholkularitza emateaz gain «gomendatu genion, Udaleko  Berdintasun Departamentura bertaratzea, eta bertan laguntza psikologikoa izateko aukerari buruzko informazioa
eta ahalduntze-eskolako ikastaroei buruzko informazioa bakarrik jaso zuen». 

Podemosek, beraz, bilera bat eskatu zion Hernaniko kirol zinegotziari: «esan zigun ikertuko zutela eta, berriak izatean, beste bilera batera deituko gintuela. Ia 4 urte igaro dira, eta bilerarik ez da egon».  

Talde moreak dio 4 urte horietan «2 epaiketa eta sufrimendu handia izan dira bitartekaritza on batekin saihestu zitekeena».  

Ildo beretik, Podemosek dio lehen epaiketa atzera bota zela «frogarik ez zegoelako, ez zegoelako ustezko erasoa agertzen zen segurtasun kameren irudirik. Bigarren epaiketan, eta epaileak eskatuta, segurtasun kameren irudiak eskatu zituzten, eta bai, argi ikusten da kiroldegiko funtzionarioak bere burua gainditzen duela eta botere-posizio batetik eraso egiten diola erabiltzaileari». 

«Gobernu talde honek eta berdintasun sailak beste behin ere, perfilez  jarri da eraso baten aurrean. Ez dugu ulertzen inmobilismoa eta biktima baten babesik eza» aitortu du. Halaber, talde moreak dio oposizioko talde guztiak bildu direla alkatearekin «eta alkateak dio 2020aren amaieratik ez duela gai honi buruzko berririk jaso, nahiz eta epaileak irudiak eskatu 2022ko azaroan; nahiz eta interesatuak eta bere abokatuak esan duten bilera bat izan dutela berarekin 2020tik aurrera».

Podemosek ondorengoa ere adierazi du,  «ez zekitela zergatik kirol zinegotziak ez digun ezer esan, eta ez dugu ulertzen zer dela eta alkateak dioen ez dakiela ezer gaiaz. Eta ez dakigu zergatik, udalak ez zituen ikerketaren esku jarri irudiak hasiera-hasieratik. Izan ere, hau egin balu gertatutakoa hainbeste luzatzea saihestu eta pairamen haundia saihestuko zukeen.  Beraz, inplikatutako hainbat arlok, hala nola, kirol eta berdintasunak, eta alkateak azalpenak eman behar dizkie herritarrei». 

Amaitzeko, Podemosek dio argi dutela ondorengoa: «horrelako erasoak azkar ikertu behar dira eta erantzukizun politikoak argitu».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!