Goiz Eguzkin udaberri kontzertua, bihar

Kronika - Erredakzioa 2023ko eka. 9a, 00:00

Bihar arratsaldeko 19:00etan, Goiz Eguzkiko abesbatzak, Ginko Bilobaren aurrean, udaberri kontzertua eskainiko du. Aurrena abesbatzako emakumeek hartuko dute lekukoa, 2 abesti kantatuz, eta jarraian, gizonek berotuko dituzte ahotsak. Amaitzeko, denek elkarrekin abestuko dute, Boni Agirresaroberen eta Canarioren laguntzerekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!