Gazteentzat eta nerabeentzat prestatutako ikastaroetan izena eman daiteke

Kronika - Erredakzioa 2023ko eka. 8a, 00:00

Ekainaren 12tik 15era bi ikastaro antolatu ditu Hernaniko Udalak. 12-17 urte bitartekoentzat bi piragua saio eta bi eskalada saio izango dira, eta 18-30 urte bitartekoentzat bi piragua saio, bi eskalada saio eta piragua irteera. Izena www.linktr.ee/gaztelu estekan eta 943 33 70 41 zenbakian eman daiteke. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!