Arropa trukerako azoka egingo dute larunbatean, Emakumeon Etxean

Kronika - Erredakzioa 2023ko eka. 8a, 00:00

Ehungintza industrialaren lan baldintzez, ekoizpenaren kate ekologikoaz eta kontsumo ereduaz hausnartu dute azken asteetan Emakumeon Etxean. Larunbat honetan, jardunaldiak borobilduko dituzte arropa trukerako azokarekin. Goizeko 11:00etan izango da, Emakumeon Etxean bertan. Arropa jartzeko interesa dutenek emakumeonetxea.astigarraga@gmail.com helbidera idatzi behar dute. 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!