Pala probatu nahi dutenentzat, barrene herrikoia egingo dute ostiralean

Kronika - Erredakzioa 2023ko eka. 7a, 00:00

Hernaniko palistek antolatutako egitasmoa da, pala probatu nahi duten gaztetxo guztiei zuzendua. Ostiral honetan izango da barrene herrikoia, arratsaldeko 16:00etan, Tilosetako frontoian. Horrekin batera, zabalik dago datorren ikasturterako izenematea; alebinek, 2012 eta 2013 artean jaiotakoek, ostegunetan egingo dituzte saioak, 16:45etan. Infantilek (2010-2011), aldiz, azteazkenetan eta ostiraletan, 15:45etan. Izena emateko hernanikopalistak@gmail.com helbidera idatzi behar da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!