Ez da bailarako ordezkaririk izango Sagardoaren Txapelketako finalean

Kronika - Erredakzioa 2023ko eka. 7a, 00:00

Bigarren setean egin zien alde finalak Goikoetxeari eta Barrenetxeari.

Arratsalde txarra izan zen bailarako erremontistentzat, eta kanpoan geratu dira Barrenetxea eta Zubiri.

Gertu du bukaera Sagardoaren Txapelketak, datorren astelehenean jokatuko dute final haundia, eta ez da bailarako ordezkaririk izango. Urriza-Martirena (Alorrenea) eta Segurola-Juanenea (Bereziartua) bikoteek jokatuko dute finala, eta ostegun honetan hautatuko dute materiala. 

Astelehen arratsaldea ez zen ona izan bailarako erremonistentzat. Lehenengo finalaurrekoan 2-0 irabazi zuten Urrizak eta Martirenak, Barrenetxearen eta Goikoetxearen aurka. Lehenengo seta berdindua izan zen, baina bigarrenean 15-2 galdu zuen Oialume Zar bikoteak. Segurolak eta Juaneneak hiru set behar izan zituzten Ezkurra II eta Zubiri kaleratzeko, eta ñabarduretan erabaki zen partidua.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!