Ekain Nogueira hernaniarra, Euskal Herriko txapeldun etxean

Kronika - Erredakzioa 2023ko eka. 6a, 09:22

Ekain Nogueira eta Karina Fuertes, elkarri Euskal Herriko txapela janzten.

Hernaniko Denontzat Race proba irabazi zuen igandean, eta bera da Euskal Herriko aurreneko txapelduna OCR probetan.

Igandean jokatu zen Denontzat Race proba Hernanin, OCR proben Euskal Herriko Txapelketa ere bazena; eta etxean geratu zen txapela: Ekain Nogueira hernaniarrak irabazi zuen elite mailako proba, eta bera da aurreneko Euskal Herriko txapelduna. Okerra da gaurko papereko Kronikan argitaratutako sailkapena.

Lan bikaina egin zuen Nogueirak, eta 1:04:38 denboran osatu zuen 10 kilometroko ibilbidea, 30 oztopo baino gehiagore­kin. Ander Gurrea donostiarra izan zen bigarren (1:05:47), eta bes­te hernaniar batek osatu zu­en gizonezkoen podiuma, Aitor Urruzolak (1:06:45). Emakumezkoetan, berriz, Yessica Izquierdo madrildarra izan zen nagusi, de­­nera hirugarren helmugaratu­ta (1:06:38). Karina Fuertes donos­tiarra (1:26:50) sailkatu zen biga­rren, Euskal Herriko txapela janz­teko; eta Libana Taboada orio­tarra (1:42:50) izan zen hirugarren.

Proba herrikoiean, berriz, Unai Martínez bilbotarra (1:37:28) eta Itxaso Arandia igorretarra (1:49:15) izan ziren onenak.

Guztira, 142 partehartzailek osatu zuten proba, horietatik 18 Urumea bailarakoak.

 

DENONTZAT RACE PROBAKO SAILKAPENAK

ELITE GIZONEZKOAK

1  Ekain Nogueira  1:04:38
2  Ander Gurrea  1:05:47
3  Aitor Urruzola  1:06:45
4  Xabi Muñoz  1:09:27
5  Eneko Pontesta  1:10:15
14  
Tomas Rementeria 1:13:12
15  
Egoitz Peñagarikano 1:13:32
17  Imanol Etxabe  1:18:08
20  Lucio Román  1:23:00
25  Miguel A. Arroyo  1:36:30
27  Iban Barrutia  1:41:45
36 Iker Callejo 2:00:36
37 Félix Gómez 2:08:50

ELITE EMAKUMEZKOAK

1  Yessica Izquierdo  1:06:38
2  Karina Fuertes  1:26:50
3  Libana Taboada  1:42:50
4  
Ainize Lizarralde 1:47:59
5  June Ibarguen  1:50:01
8 Nieves Fuertes 2:19:52

HERRIKOIA GIZONEZKOAK

1  Unai Martínez  1:37:28
2  Mikel Vazquez  1:45:25
3  Patxi Salegi  1:47:23
4  Markel Lecea  1:47:55
5  Iñaki Urchueguia  1:53:11
8  Miguel Balboa  1:57:42
40  Josu Peña  2:27:16
43  Ion Erauskin 2:30:48
46  Eñaut Jaka 2:33:28

HERRIKOIA EMAKUMEZKOAK

1  Itxaso Arandia  1:49:15
2  Irune Brea  1:59:57
3  Pily Janeiro  2:00:19
4  Lorea Barkaiztegi  2:08:42
5 Arantza López de T. 2:08:42
6 Ainhoa Arnold 2:08:42
15  Ane Gil  2:19:18

*Negritaz, Urumea bailarakoak

Erlazionatuak

Denontzat Race obstakulo proba

Kronika - Erredakzioa 2023 eka 06 Hernani

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!