'Maialen', azkeneko postuan Gipuzkoakoan

Kronika - Erredakzioa 2023ko eka. 6a, 00:00

Traineru denboraldiko lehenengo estropada ofiziala jokatu zen igandean Zarautzen.

Hernanik azken postuan, bederatzigarren, amaitu zuen Gipuzkoako Traineru Txapelketa, Zarautzen. Denboraldiko lehenengo estropada ofiziala izan zen eta Maialen traineruarentzat denboraldi zaila izango dela ematen du denborak begiratuz gero. Zortzigarren postutik 25 segundura geratu ziren. Hori bai, itsaso zakarrarekin. 

 

Uxue Alberdi, txapeldun

Donostiarrak irabazi zuen nesketan eta bertan aritu zen Uxue Alberdi hernaniarra. Orio geratu zen bigarren eta hemen Eider Barba hernaniarra aritu zen. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!