Arsuaga eta Ormazabal, Euskadiko azpitxapeldun

Kronika - Erredakzioa 2023ko eka. 6a, 00:00

Euskal Jokoetan Bizkaia ezin izan zuten gainditu eta Arabaren aurretik geratu ziren Urretxun eta Zumarragan.

Imanol Ormazabal eta Oier Arsuaga Euskal Jokoetan txapeldunorde geratu dira, Urretxu eta Zumarragako frontoietan asteburuan jokatu zen txapelketan. Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako txapeldunen arteko lehia izan da eta Ormazabalek eta Arsuagak 18-15 galdu zuten Bizkaiaren aurka. 18-3 irabazi zioten Arabari, baina Bizkaiak Arabari 18-5 irabazita, C.D.Hernani taldeko pelotariak txapeldunorde geratu dira.

 

Ekhi Oses, Talentu finalera

Azpimarratzekoa da, halaber, Ekhi Osesek Gipuzkoako Talentu Txapelketako finalaurrekoetan lortutako garaipena. Landari (Lapke) 18-9 irabazi zion eta finala Azpeitian jokatuko du 15 egun barru.

Trinketean, Iñigo Labakak Euskal Herriko Txapelketako finalerdia galdu zuen, 40-15  Aranbururen (Eple) aurka, eskuz banakako modalitatean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!