Bihar arratsaldeko 19:30etan, antzerki eta dantza tailerretako emanaldia eskainiko dituzte buru-belarri jardun duten ikasleek, Biterin. Batetik, Leire Otamendi dantzariak zuzenduta koreografia bat eskainiko dute, eta pieza honetan, bi taldeetako dantzariek hartuko dute parte. Bestetik, 'Altzairuzko Emakumeak' luzemetraiaren bertsio librea antzeztuko dute, Miren Gojenolaren gidaritzapean. Antolatzaileek herritarrei bertaratzeko deia luzatu diete: «denok zaudete gonbidatuta».
