Ikasturte amaierako festa antolatu du ekainaren 10erako, Kanika Aisialdi taldeak

Kronika - Erredakzioa 2023ko eka. 5a, 00:00

Ave Maria parkean izango da ekintza, larunbatean

Arratsaldeko 16:30etatik 19:00etara bitartean izango da kaniburu ekintza, Ave Maria parkean.

Hernaniko Kanika Aisialdi Taldeak, ikasturte amaierako festa antolatu du, ekainaren 10erako: «maiatzean ez genuen kanibururik antolatu, baina oraingoan bai!» aitortu dute. Urtero moduan, Ave Maria parkean burutuko dute jarduera, arratsaldeko 16:30etatik 19:30etara bitartean eta gonbitea luzatu diete gaztetxoei: «denok zaudete gonbidatuta, beraz, animatu eta gerturatu kaniburura». Parte hartzeko ez da izena eman behar, baina baimen orria sinatuta eramatea nahitaezkoa dela azaldu dute. Baimen orri hau, ondorengo helbide elektronikora idatzita eskuratu daiteke: kanika.aisialdia@gmail.com. Behin sinatuta, helbide elektroniko berdinera bidali baimen orria, edota ekainaren 10ean, begiraleei entregatu, eskura.

Amaitzeko, ondorengoa jakinarazi du Kanika Aisialdi Taldeak: «arratsaldean seguruenik busti egingo garela, beraz, zuen esku uzten dugu zein arropa ekarri. Azken kaniburua izango denez, merendola bat egingo dugu, eta horregatik, gerturatzen bazarete eskertuko genizueke janari apur bat ekartzea».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!